Artarrai Ermuko mendi taldea da. Gaur egun 630 BAZKIDE dauzka eta astean behin, ostegunero, 7:30etatik 8:15etara San Antonioko ermita zaharran elkartzen da. Bestalde, hileko azken astebururako irteera bat antolatzen du. Zatoz!!TELF. 638050634 Azken albisteak jaso nahi badituzu idatziguzu: artarrai@euskalnet.net. EKINTZA GUZTIAK ERMUKO UDALAREN DIRU LAGUNTZAZ EGITEN DIRA
Páginas
2021/05/16
MUNDIOKO KOBA (URKO)
![]() |
Toki ederrak ikusi genituen |
![]() |
Soken laguntzaz jeitsi ginen |
![]() |
Kobazuloaren sarrera |
![]() |
Talde polita , hamazortzi kidek parte hartu zuten ekintza honetan. |
Larunbat egunsenti grisa, euri zaparradekin, baina ilusio handiz Urkoko kobazulora abiatu ginen.
Emozio nahasiak soinean: itxaropena, desioa, interesa, beldurra...
Berehala sartu ginen ilunpetan eta hezetasuna eta bakartasuna, (saguzar bakan batzuekin batera) sentitu genituen.
Ganga garaiak, korridore luzeak, zulora jaitsierak, eta goialdera sartzeko estutasunak ederki gozatzeko aukera eskaini ziguten
Antolatzaileek dena primeran antolatu zuten, eta gozatu besterik ez genuen egin. Mila esker!!!
2021/05/09
ERMUA MENDIBIL AZUNTZA IBILBIDEKO ARGAZKIAK

