Igandean 55 mendizale autobusez Urkiolara abiatu ginen. Hasteko Saibigain mendiaren magalean kokatuta dagoen Toki Alai informazio eta ingurumen hezkuntza zentroa bisitatu genuen eta oso interesgarria izan zen. Horretarako bi taldetan banatu ginen eta batzuk parkeko ikus-entzunezkoa ikusi zuten bitartean, besteek museoa ikusi zuten, eta ondoren alderantziz.
Bisita ta gero aurreikusitako txangoari ekin genion: Saibigain mendiaren inguruan ibilbide zirkularra.
Gerra Zibilean bataila gordinak izan ziren Saibigainen, batez ere 1937ko apirilean; horregatik, "odolaren mendia" ezizena eman zioten. Tropa frankistek Bilborako pasabidea kontrolatzeko gune estrategikoa zen gailurrari eraso zioten, iparraldeko gudari eta armada errepublikarrari aurre eginez. Horregatik, lubakiz eta bonba-zuloz beteta dago. Tontorrean gurutze handi bat dago, bertan bizia galdu zutenen oroimenez.
Toki Alaitik gora, ohikoa ez den bidetik jarraituz tontorrera iritsi ginen eta ostera itzuleran betiko pista zabaletik jeitsi ginen.
Eguraldi paregabea izan genuen eta puntan hamaiketakoa janez Anbotoko mendilerro guztia aurrez aurre izanik izugarri disfrutatu genuen.
Ondoren Urkiolako parkean bazkaldu eta denbora izan genuen norberak nahi zuena egiteko: trago bat hartu , jolastu , gurutzetako ibilbidea egin etabar.
Arratsaldeko hiruretan bueltako autobusa hartu eta pozarren itzuli ginen Ermura.
Eskerrak eman nahi dizuegu irteera honetan parte hartu zenuten guztioi eta hurrengoan ere elkar ikusiko dugulakoan gaude.
El domingo llenamos el autobús con 55 personas y nos dirigimos a Urkiola. Para empezar visitamos el centro de información y educación ambiental Toki Alai, situado en las faldas del monte Saibigain, y fue muy interesante. Para ello nos dividimos en dos grupos y mientras unos vieron el audiovisual del parque, los otros vieron el museo y después al revés.
Tras la visita iniciamos la excursión prevista: un recorrido circular por las inmediaciones del monte Saibigain.
Saibigain fue escenario de batallas cruentas durante la Guerra Civil , especialmente en abril de 1937, por lo que es apodado "monte de la sangre". Las tropas franquistas atacaron la cima, que era un punto estratégico para controlar el paso hacia Bilbao, enfrentándose a los gudaris y ejército republicano del norte, por eso esta lleno de trincheras y agujeros de bombas, además de una gran cruz en recuerdo de los que perdieron allí la vida.
Ascendiendo por Toki Alai, seguimos por un camino inusual hasta llegar a la cima y de nuevo bajamos por la pista ancha de siempre.
Disfrutamos de un tiempo inigualable e hicimos el hamaiketako en la punta, teniendo enfrente toda la sierra de Anboto.
Después comimos en el parque de Urkiola y tuvimos tiempo para hacer lo que cada uno quería: tomar un trago, jugar, realizar el recorrido del Via Crucis etc.
A las tres de la tarde cogimos el autobús de retorno y volvimos a Ermua encantados/as.
Queremos agradecer a todos/as los que participasteis en esta actividad y confiamos en que nos veamos también en la próxima salida.















