Artarrai Ermuko mendi taldea da. Gaur egun 630 BAZKIDE dauzka eta astean behin, ostegunero, 7:30etatik 8:15etara San Antonioko ermita zaharran elkartzen da. Bestalde, hileko azken astebururako irteera bat antolatzen du. Zatoz!!TELF. 638050634 Azken albisteak jaso nahi badituzu idatziguzu: artarrai@euskalnet.net. EKINTZA GUZTIAK ERMUKO UDALAREN DIRU LAGUNTZAZ EGITEN DIRA
Páginas
▼
2009/05/05
Torla-Torla hori izan da hiru egunetan egin dugun zeharkaldia. Ermutik goizean goiz irten eta Torlan abiatu ginen gora, motxila gainean eta tipa-tapa Ordesa zeharkatuz Gorizeraino. Bide hau gehienok ezagutzen genuen eta motxilaren pisuaz gain nahiko eroso egin genuen. Eguraldia zoragarria, denboraz
ere oso ondo eta bide polita. Elurra klabijatik gora hasten baitzen.
Hurrengo eguna, bai izan zen erabat desberdina. Hasiera-hasieratik elurra elurra eta elurra
, goizean nahiko gogortuta, baina eguerditik aurrera sopa-sopa. Baina, bueno, taldean joatearen abantailetako bat bidea errazago egitea da eta ordu-dexente egin eta gero, paraisua den Bujaruelora heldu ginen.
Azkeneko eguna disfrutatzera!!! erreka ondotik eta gainetik, Torlara heldu ginen eguerdian. Kañita... eta badakizue, ze motza, ze pena, ze labur... beste egun baten geldituko giñateke...
No hay comentarios:
Publicar un comentario