Artarrai Ermuko mendi taldea da. Gaur egun 630 BAZKIDE dauzka eta astean behin, ostegunero, 7:30etatik 8:15etara San Antonioko ermita zaharran elkartzen da. Bestalde, hileko azken astebururako irteera bat antolatzen du. Zatoz!!TELF. 638050634 Azken albisteak jaso nahi badituzu idatziguzu: artarrai@euskalnet.net. EKINTZA GUZTIAK ERMUKO UDALAREN DIRU LAGUNTZAZ EGITEN DIRA
Páginas
▼
2014/07/19
Urko 69, badugu txapelduna!
Gaur 126 lagun elkartu dira Urko 69an parte hartzeko, inoiz baino gehiago eta eguraldia lagun, tipi-tapa denok gailurrera abiatu gara goizeko 10:00etan. Aurtengo txapelduna Jokin Uriarte dugu, bigarren edizioan izan genuen txapeldun bera. Asmatzea zaila bada, bigarren urtez asmatzea are zailagoa. Zorionak Jokin eta zorionak parte hartu duten guztiei, goiz ederra pasatu dugu eta!
No hay comentarios:
Publicar un comentario