Hogeita hamar urte inguru
igaro dira Artarraik Mugarriz Mugarri ekimena abiatu zuenetik. Ermua,
bere 6,49 kilometro koadroekin, herri benetan txikia da lurraldez ingurukoekin
alderatuz gero. Baina tamaina horrek abantaila handi bat ematen digu: goiz
bakar batean gure herriaren mugak osorik zeharkatu ditzakegu.
Joan den larunbatean, Ermua inguratzen duten Mallabia, Zaldibar eta Eibarko mugarriak ikustera joan ginen. Bidean zehar, zutik dirauten baserri bakan batzuk bisitatu genituen eta mugarri batzuk bertatik bertara ikusi genituen (guztiak ikustea ezinezkoa baita, batzuk eskuraezinak direlako eta ibilbidea gehiegi luzatuko litzatekeelako).
Aurten ere ehun lagunetik gora elkartu ginen tradizioari eusteko.
Eguraldi bikaina lagun, ume, gazte zein helduk inguruko parajeez gozatu genuen, bakoitzak bere neurriko ibilbidea aukeratuta (luzea ala motza).
Hace cerca de treinta años Artarrai comenzó a organizar la actividad de Mugarriz mugarri.
Ermua, con sus 6,49 Km2 es un pueblo pequeño si nos referimos a él hablando únicamente en términos territoriales, en metros cuadrados. Todos los pueblos que nos rodean son considerablemente más grandes que el nuestro.
Esto nos permite realizar un recorrido de los límites territoriales de Ermua, en una sola mañana. Este sábado visitamos algunos de los pocos caseríos que quedan y vimos varios (porque otros son difíciles de acceder o alargarian demasiado la ruta), los “mugarriak” o piedras que limitan el pueblo respecto a Mallabia, Zaldibar y Eibar.
También este año nos hemos juntado un centenar largo de participantes para realizar la ruta; niñ@s, jóvenes y adultos divididos en dos recorridos de distinta longitud disfrutando del buen día y paisajes del alrededor.
































































