130 PARTAIDE:
HAUR , GAZTE ETA HELDU
Mendizaleak eta natura babestu nahi dugunak (ume, gazte zein heldu) bat egin dugu Joxion , Sallabente auzoaren gainean, 200 zuhaitz inguru landatzeko.
Gehienak pagoak izan dira, baina haritzak, haginak, eta beste hainbat zuhaitz autoktono ere landatu ditugu.
Ekintza honen bidez ARTARRAIk zuhaitzek gizadiarentzat duten garrantzia nabarmendu, natur guneak babestu beharraz herritarrak ,(eta umeak batez ere) kontzientziatu nahi ditu.
Kontuan izan behar dugu basoek gure planetan duten eragina, besteak beste: CO2-aren isurketen aurka, negutegi efektuaren eraginean, basamortutze prozesuan, bioaniztasunari eustean, ur eta airearen kalitatearen kontrolean ….
Hamarretan Patxin planzan irten
joan San Lorentzo gainera
mendira igo ta zuhaitzak landatuz
ingurumena zaintzera
Zazpigarren edizioa
erreza da esatea
espero dugu ekimen honek
beste hainbeste jarraitzea
(Irune Basagoiti)
Los amantes de la naturaleza (adultos, niños/as) y montañeros/as nos hemos acercado hasta las campas de Joxio (encima de San Lorenzo) para plantar cerca de 200 árboles autóctonos (mayoritariamente hayas, pero también robles, tejos ...).
Con esta actividad ARTARRAI pretende recalcar la importancia que tienen los árboles para la humanidad y la necesidad de proteger y conservar los espacios naturales; implicando para ello a los niños/as en la tarea de conservar y mejorar nuestro medio natural.