DROGETENITTURI ALDIZKARIAK ARGITARATUTAKO TESTUA
Ume zein heldu zenbatuta, berrehun bat lagun batu zituen zapatu honetan Artarraik gure inguruko parajeetara familiekin egindako mendi-irteerak. 3-4 urtetik gorako umeentzat ere egoki izango zela iragarri ostean, txikien erritmora moldatu ziren parte-hartzaileak.
Umeak mendira zaletzea eta helduek inguruko parajeak ezagutzea, gertu ditugun txoko ezezagunak bisitatuz. Helburu horiei jarraituz ibilbide errazak egiteko ekimena jarri berri du martxan Artarraik, adin txikiko neska-mutikoentzat zailtasun barikoak. Zeozer lasaia egitea nahi zuten, Ermuan zehar eta aldapa larregirik gabekoa: tipi-tapa Torreta ostetik Joxiora igo zuten, handik Uretamendira eta Ermura zuzen jaitsi beharrean, Eitzagara jo zuten Sallabentetik gero Ermura bueltan etortzeko.
Ibilbidearen erdian umeen gozamenerako Artarrai Txikiren txapak banatu ziren eta Uretamendin parte-hartzaile guztien artean hamaiketakoa elkarbanatu. Taldeko bazkide asko laguntzera gerturatu zirela eta eskertuta agertu dira ekimen zehatz honen antolatzaileak: azken finean, holako ibilbideetan jendea behar izaten da aurrean, erdian, atzean, janaria banatzen… Eta Artarraiko taldekideez gain, lagun eta ezagun asko izan zuten janariaren kontuak kudeatzen, talde lanari esker gauzak zeharo erraztuz. Oso pozik azaldu dira ere izandako parte-hartzeagatik eta jarritako helburuak erruz bete direlako.
Ekainean beste irteeratxo bat egitea aurreikusita dago jada Artarraiko egutegian, hura ere etxetik gertu, eta asteburuko honek izan duen arrakasta ikusita antolatzaileak ilusio handiz ari dira