2005/11/28

Aiako Harriak (2005eko azaroa)

Ilun, euritsu eta hotz izan dugu goizeko hitzordua. Aurreko egunetan botatako elurra ikusita eztabaidan aritu gara zer egin, nora joan... azkenean egutegian zegoenari kasu eginez, Oiartzunera joan gara, eguraldi eskasari aurre eginez. Oiartzunera ordubeteko bidaiaren ostean kotxea aparkatu eta bederatziak eta laurdenetan bideari ekin diogu. Guardasola lagun, Arditurriko meategitik igo eta Aiako harrietara abiatu gara. Zenbat eta gorago, orduan eta euri eta laino handiago. Leporaino heltzean haizeak eta eguraldiak zeukan itxura txarra ikusita, puntara barik, eskumatik Aritxulegiko aterpera jaistea erabaki dugu. Ederto jarri dute aterpea, epel. Bertan indarrak hartu eta errepide nagusitik baino beheratxoago markatutako bideskatik abaitu gara berriro ere kotxetara jaisteko. Ordubietan kafe beroa hartzen ari ginen.

Partaide kopurua: bost Irteera ordua: 8:00 (Ermua) / 9:15 (Oiartzun) Amaiera ordua: 14:00 Eguraldia: oso txarra.

No hay comentarios: