2006/04/28

Arrapalan!!!

Jasaus, Maria eta Jose!!!
Maiatzerako bi irteera antolatuta izanda ere, hamengo jendea ez da gelditzen, ez, alajaina!!!. Maiatzaren atzetik ekaina dator eta orduantxe ere zenbait irteeren berri eman behar dizuegu. Kontua da, zenbait irteeretako aterpea topatu behar dugula eta komeni zaigula ahalik eta azkarren jakitea zenbat lagun joango garen, lekua hartzeko. Beraz, adi, zer datorren eta eman ezazu izena.
  • Batetik, gogoratzea besterik ez, asteburu honetan Hiru handiak (Aizkorritz, Anboto, Gorbea) egin behar ditugula. Irteera goizeko 8:00etan Patxi plazan izango da eta printzipioz dena jarraian, mendian lo egiten, egingo bada ere, badira egunean joan eta etorri egingo dutenak.
  • Gero, kresterioetan ibiltzeko ikastarotxo bat egitea pentsatu dugu maiatzareko. Izenak hartu ditugu, baina oraindik ikastaroa emango duen adituak data noiz ipiniko zain gaude.
  • Aurreko mezuan ere, komentatu genuen urtarrilean egin ez genuen Castrobalnerara irteera dugula (maiatzaren 13an)
Eta hona hemen lotzen ari garena.
  • Maiatzaren 27-28 Monte Perdido iparraldeko aldetik. Mendian ibiltzen den jendearentzako da irteera hau, hau da, sokakin ibiltzen, eskalatzen eta bibak egiten esperientzia dutenetzako.
  • Ekainaren 10-11an Valdecebollaserako irteera dugu. Irteera honetan aterpea hartu behar dugu eta imaginatzen duzuenez, ahalik eta azkarren deitu behar dugu lekua hartzeko. Izenak hartzen hasita gaude. Irteera hau baino lehen aurreko ostegunean Yonik irteerako bideo zoragarri bat eskainiko digu, nondik eta nora goazen argiago izan dezagun.
Ez dira makalak, ez, dauzkagun planak eta den-den-dena ostegunetan 7:30etatik 8:30etara liburutegiko goiko solairuan. Zatoz eta gozatu!!!

No hay comentarios: