2006/06/19

Uaaaaaaaaahhhhhhhhhh!!!!!!!!!!!

Planak ezin dira egin, buruan duzu gauza bat eta hori egiteko unea heltzen denean aldatu beharra izaten da maiz. Hori zen guri pasatu zitzaiguna, buruan gauza bat izan eta eguna lainotsu altxatu zenez, planak aldatu behar izan genituen. Baina beti dago aurre egiteko aukera eta Guaran zeresanik ez!!! mila aukera. Zapatuan, goizean goiz, Formiga kanoia egin genuen, gero Gorgonchón ospetsua eta eguna amaitzeko, 12 metro inguru dituen Bierge presatik egin genuen jausi. Domekan, berriz, ura eta neoprenoak alde batera lagata, kanoi sikuak egin genituen: Basender eta Portiacha... Hau guztia nahikoa gure adreladina botatzeko, bai!!!
Zintzilikatutako argazkiez gain, eskumaldean barrankismori buruzko lasterbide berri bat sartu dugu. Honen inguruan jakin-mina baduzu sartu bertan.

No hay comentarios: