2009/05/05

Torla-Torla hori izan da hiru egunetan egin dugun zeharkaldia. Ermutik goizean goiz irten eta Torlan abiatu ginen gora, motxila gainean eta tipa-tapa Ordesa zeharkatuz Gorizeraino. Bide hau gehienok ezagutzen genuen eta motxilaren pisuaz gain nahiko eroso egin genuen. Eguraldia zoragarria, denboraz ere oso ondo eta bide polita. Elurra klabijatik gora hasten baitzen. Hurrengo eguna, bai izan zen erabat desberdina. Hasiera-hasieratik elurra elurra eta elurra, goizean nahiko gogortuta, baina eguerditik aurrera sopa-sopa. Baina, bueno, taldean joatearen abantailetako bat bidea errazago egitea da eta ordu-dexente egin eta gero, paraisua den Bujaruelora heldu ginen. Azkeneko eguna disfrutatzera!!! erreka ondotik eta gainetik, Torlara heldu ginen eguerdian. Kañita... eta badakizue, ze motza, ze pena, ze labur... beste egun baten geldituko giñateke...

No hay comentarios: