2016/05/11

ERMUAN BAGARA. MAIATZAREN 28AN.ROKODROMO ETA TIROLINA

Maitzaren 28an ,Ermuan, euskararen aldeko jai  haundia antolatzen ari gara eta nola ez, Artarrai mendi taldeak ere bertan parte hartuko du.
Guri dagokigunez, arratsaldeko 17:00-20:00 bitartean , plazako frontoiaren ondoko horman , rokodromo eta  35 metroko tirolina bat antolatuko dugu, Inguru Abentura taldeko  teknikarien laguntzaz.
Gaur antolaketa lanetan hasi gara , ondoko irudietan ikus dezakezuen bezala.
ANIMA ZAITEZTE ETA ETORRI PLAZARA. 
EUSKARAZ MINTZATZEA PLAZERRA IZANGO DA!









No hay comentarios: