2023/04/16

Teide

Tontorreraino iritsi ezean, horrelako porrot sentsazio bat gelditzen zaigu mendizale askori, helburua lortu ez izanarena. Gero horri garrantzia kentzen saiatzen gara: “lasai, mendiak hor jarraituko du”, “bideaz gozatzea da garrantzitsuena”, “minik behintzat ez dugu hartu”... Gehienetan, ordea, arantza bat iltzatuko zaigu hor nonbait, tarteka memorian zizta egingo diguna, igo gabeko mendi hura gogora ekarriz. Horixe gertatu zitzaion 2022ko ekainean Secundino Escudero Artarraiko mendizale beteranoari; gailurrerako gutxiren faltan gelditu zen, eta behera jaitsi behar izan zuen arantza zorrotza barruan. Momentu hartan, nekez sentituko zuen gizonak bere “porrot” hari esker, 2023ko apirilean 21 pertsonak izango genuela Teiderako ametsa betetzeko aukera. Izan ere, Skyview hoteleko azukreak zioen moduan: “orain bukaera iruditzen zaizuna, zerbait berriaren hasiera izan daiteke”. Baita izan ere! Haritz Ramirezek - Artarraiko mendizale ez hain beteranoak – Teneriferako bidaia antolatzeko ardura hartu zuen, eta goiko bi protagonistei esker, hantxe geunden Socorro izeneko hondartzan apirilaren 6an, 08:30ean, lehenengo etapari ekiteko prest.

23 personas nos dirigimos a Tenerife en Semana Santa, el objetivo, ascender el Teide desde cota 0. Decidimos realizar la ascensión en 2 etapas. La primera de ellas nos llevaría al parking de Montaña Blanca desde la playa de Socorro y la segunda desde el parking hasta la cima del Teide.

Desde el hotel Skyview en el que nos hospedamos teníamos el objetivo a la vista


1ª etapa: 

Playa de Socorro - Parking de Montaña Blanca


Taxiak Playa del Socorron utzi gintuen. Han ondoan kartela: Pico del Teide: 27,4 km. Orduan ulertu nuen hondartzaren izenaren jatorria: “Socorro”! esango zuen handik Teideraino igotzen lehenak. Harea beltzean argazki dotoreak atera, eta abiatu egin ginen gorantza. Montaña Blancako parkingera 23 km eta piku genituen, 2.600 metroko desnibela, 9 orduko ibilalditxoa aurretik, baina 9 ordu aldapan gora. 21 lagun abiatu ginen, arantzak, ametsak, lagunari laguntzeagatik joandakoak... denak batera asfaltoan igo eta igo, egun luzeak bezain gogorrak zetozela jakitun. Tigaiga eta El Lance herrietatik igaro ginen, ideia bat egin dezazuen, Mutriku baino askoz aldapatsuagoak biak. Agurea etxeko atarian zegoen, txikia, argala, ehun urte inguru: Aldapa % 45ekoa, gutxienez. “Baina zer broma klase da hau gizon”? “Esto había que aplanarlo más, pero ahí arriba es llano”. Animatu nahian esango zigun, baina laugunerik ez zen agertu zazpi bat ordu ibili arte.¿Ahí arriba? Noizean behin begiratzen genuen behera, itsaso aldera, eta gero eta urrunago ikusten genuen; motibagarria zen. Asfaltoa utzi eta pistan eta bidexketan gora jarraitu genuen luzaroan. Teide ikusten genuen jada, itsasorik ez, hurbiltzen ari ginen seinale: Teide: 16,4 km. Oraindik? Jodeeee... Ibili eta ibili, Teideren azpiko basamortura iritsi ginen. Eguna aurrera zihoan eta nekea igartzen zen hanketan, buruan, non ez? Baina aparkalekura iritsi beharra zegoen, ordurako ezin zen atzera egin. Kosta egiten zen pausoak ematea azkeneko aldapan, luze egiten ari zitzaigun. Leher eginda, baina azkenean, iritsi ginen Montaña Blancako parkingera. Han taxiek jaso gintuzten eta hotelera jaitsi.

21 valientes nos dirigimos en taxi a la playa de Socorro (2 personas decidieron quedarse en el hotel) para completar los algo más de 23 kilómetros y casi 2.600 metros de desnivel que nos llevarían al parking de Montaña Blanca, entre medias 9 horas de pateo, para empezar 5 kilómetros de asfalto pasando por Tigaiga y El Lance, el resto de la ruta por pistas o caminos.








































Para ver información detallada se puede ver la entrada de Wikiloc que se ha currado Jon:



2ª etapa: 

Parking de Montaña Blanca - Teide

Ahalik eta azkarren dutxatu eta afaltzera jaitsi ginen. Kasualitatez, afaritan Jose Ramon gidaria jarri zen gurekin; oso kezkatuta zegoen: “Biharko eguraldi txarra ematen dute, elurra egingo du eta 4-6 gradu zero azpitik, denok batera igo beharra dago ze tontorrean ezingo gara luzaroan egon, zuek eraman neguko arropa guztiak, termikoa, lumazko berokia, anoraka, kranpoiak... dena”! Gero esan zuen arratsaldeko hiruretan hasiko zuela elurra, ordura arte, tira... Ba aizue, gidariak hori esaten badu, ni beldurtu egiten naiz, eta halaxe gertatu zitzaidan. Kranpoiak ez beste guztia sartu nuen, eta jantzita ere tope. Betor negua! Pentsatu nuen.
Kezkaturik iritsi nintzen hasiera puntura. Eguraldia bikaina zen, baina hiruretan... Iragarpen txar horri esker, ordea, oso mantso abiatu ginen gorantza; helburua zen taldea ahalik eta elkartuen igotzea, goian alde handirik izan ez zedin, lehenengoak hoztu ez zitezen. Pauso suabea jarri zuen Jose Ramonek; hala ere, gure Secundino Escudero ezinean zetorren. Arantza atera beharraren, presioak tira egiten zion bultza egin beharrean; sarritan gertatzen da hori. Atzean gelditzen zen, zorabiatu egin zen taxian, antza. Igoera luzea aurretik, etsitzear zegoen gizona ez zela igoko esateraino. Arantza arantzaren atzetik? Ez horixe. Artarrain ez da inor atzean uzten. Evak, Iñigok eta beste zenbait mendizale ausartak motxilako pisua arindu zioten, ura eman, zaindu, animatu... Horrela, poliki baina seguru Altavistako aterperaino iritsi zen taldea. Han atseden hartu eta zerbait jan genuen islandiar neska batzuekin batera. Secundino ere bertan zegoen, ezer irentsi ezinik, baina hantxe.
Handik Mirador de la Fortalezara igo ginen, Teleferikoa iristen den inguruan dago, tontorrerako kontrol postutik gertu. Gu gorantza gindoazela turistak azaldu ziren, ia arroparik gabe, zapatiletan... “Jose Ramonen iragarpena ez dute irakurri hauek”, pentsatu nuen. Ez zirudien beteko zenik: zerua urdin zegoen, giro freskoa, hotzik ez, haizerik gabe... Ideala hitz batean. Kontrol posturako taldea apurtuta zetorren, ez apurtuegi, baina aldetxoa zegoen. Bertako langilea zorrotza zen, ez zigun edozein modutan pasatzen utzi nahi. “Ez ez... Haritz Ramirezen izenean daude baimenak, hura etortzen ez bada, ez zarete igoko”. Iritsi zen Haritz eta abiatu ginen gorantza sustoa pasata. Azken 700 metroak gelditzen zitzaizkigun. 3.500 metrotik gora, ohartu nintzen indarrik gabe gelditzen ari nintzela, haizerik gabe gelditzen den puxika bezala. Gutxi falta zen, heldu egin nahi nuen bai ala bai, baina indarrik gabe nengoen, pauso bakoitza esfortzu itzela zen. Gelditu, zerbait jan, ura edan, eta majo kostata iritsi nintzen tontorrera. Ordurako gehienak bertan zeuden, sufre usainaz gozatzen. Poliki-poliki, Socorron hasitako guztiok iritsi ginen, eta nola ez, baita Secundino Escudero handia ere. Oso hunkigarria izan zen unea. Negar malkoak ere izan ziren tartean. “Secun”ek arantza ateratzea lortu zuen, gainontzekook ametsa betetzea, eta Artarraik talde moduan funtzionatzen jakin zuen, Jose Ramonen gidari lanari, Haritzen antolaketa borobilari, eta taldekideen jarrera bikainari esker.
Hori bai, arratsaldeko hiruretan, ez elurrik, ez hotzik, ez haizerik, ez ezer... Eguzkia bero! Ni, berriz, sekulako pisua motxilan eta bi kamiseta mauka luze soinean. Gidari jauna: Non begiratu zenuen eguraldiaren iragarpena?

Después de pasar la noche en el hotel volvemos en taxi al parking de Montaña Blanca. Empezamos a andar poco antes de las 9, tenemos el permiso de acceso al Teide de 1 a 3 del mediodía, entre medias unos 1.400 metros de desnivel y 8,5 kilómetros de pateo.

La ruta empieza con los 2 últimos kilómetros de la víspera, seguimos todo el rato por el sendero nº 7 que nos conduce a cima. Entre medias pasamos por el refugio de Altavista, el Mirador de La Fortaleza y el control de acceso al cráter. Una vez pasado el control nos quedan 700 metros, pocos metros sí, pero qué largos se hacen, 45 minutos tarda el último en llegar, 45 minutos en los que nos cruzamos con diferentes personas que nos animan a subir y que nos van informando de cuanto queda. Detrás nuestro un grupo de islandesas al que nosotros vamos animando y que hacen la labor de fotógrafas en la cumbre. Cumbre a la que hemos subido las 21 personas que habíamos comenzado la víspera en la playa.







































Para ver información detallada se puede ver la entrada de Wikiloc que se ha currado Jon:

Una vez en cumbre toca bajar, hay un número limitado de personas que pueden estar en la zona acotada y nuestro permiso es hasta las 3. Una vez pasamos el control toca reponer fuerzas y decidir qué hacer. Unos deciden utilizar el teleférico, otros en cambio somos masocas y tiramos hacia el Parador.



La sección de teleférico supieron aprovechar la delicias locales.




La sección Parador pudimos disfrutar del Pico Viejo y su caldera así como de los Roques de García.











Nuestra estancia en Tenerife se prolongó 2 días más (menos para unos afortunados que la pudieron alargar otros 5 días). El último atardecer fue ideal para sacarnos las últimas fotos de grupo.




Argazki guztiak - Todas las fotos

No hay comentarios: