El sábado a las 7 de la mañana nos juntamos un gran grupo para la 10ª edición de la salida Hiru Txikiak. Casi 40 personas emprendimos la marcha, la más multitudinaria hasta ahora.
Como es habitual, cada persona hizo el recorrido que quiso o pudo, desviándose hacia Ermua en diferentes puntos de la ruta. El resto, continuamos poco a poco hasta llegar a Eguarbitza, más de 20 personas finalmente, a cada uno que llegaba más contento.
Pasamos un gran día recorriendo nuestros montes, disfrutando de la compañía y pasando hasta calor, sobre todo en la última subida, como siempre.
¡Cómo no, acabamos brindando con unas cervezas!
A continuación os dejamos la crónica que hizo uno de los asistentes, Mikel.
¡Mila esker etortzeagatik eta kronikagaitik!
HIRU TXIKIAK
Goizeko zazpiak bost gutxi dira. Bakarrik agertu naiz Patxi plazara, klubetik pasatu gabe, arima libreen antzean. Nahiz eta kezka apur batekin etorri, berehala lasaitu naiz, aurpegi ezagun eta jator askoak bertan zeudela ikustean. Elkar agurtu, talde-argazkia atera, eta abiatu gara Artarrairako bidean gora. Menditxo horrek ematen dio izena gure taldeari, eta gehienok igo gara bertara, txikira ere iristen ez den arren, handia baita guretzat. Egia da zenbait mendizale ezkerretik igaro dela, Artarrai igo gabe, baina tira, ez da akats larri-larria ere.
Urkora zortziak jota iritsi gara. Normalean poz handia sentitzen da hara iristean. “Ño, gaur ere heldu gaitun honaino”! Gaur, berriz, tontorrera iritsi eta begirada urrunera joan da, Oizera hasieran, Eguarbitzara gero. Orduan, zera esan diot neure buruari: “Jode, Mikel... Serio? Benetan ari al haiz”? Nola aldatzen diren gauzak: Eibarko itzulian Urkora iristean animoak gora egiten du, gogorrena eginda egoten baita: “Orain Deporrera jaitsi, bizpahiru kaña hartu, zerbait jan eta etxera”. Hiru Txikietan, ordea, Urko hasieran dago, eta ia dena egiteke. Ingurukoak positiboago zeuden ni baino: “Egin dugu hiru txikietan lehena, bi baino ez dira geratzen”. Jende zoriontsua... Ez pentsa... Izugarri lagundu dit ingurukoen jarrera onak, animatu egin nau: “Orain Trabakuaraino jaitsi eta jaitsi besterik ez”! Esan du beste batek.
Trabakuara bidean parez pare ikusten dugu Oiz. Haize-errota erraldoien hegalak bueltaka, tontorra atzerago antena zoragarriz hornitua... Horiek baino hurbilago, ordea badago mendizaleak beldurtzen dituen zerbait: Horma izugarria. Deitu horma, aldapa, malda, pareta... Edozein izenek balio du, baina ez da edozein aldapatxo, ez, mendiak berriz behera egiten du bultza, norberak aurrera egin nahi duenean. Jan dugu zerbait Trabakuan, eta abiatu gara goiko tabernaren atzeko bidean gora. Konturatu orduko hantxe aurkitu dugu pareta. Eskertzen da giro freskoa, aste beroaren ondoren, eskertzen da lur lehorra, lokatzarik gabea, klima-larrialdian gauden arren. Mesede egin dezakeen edozer eskertzen da infernu horretan. Pauso motela hartu dut, geldoa... Aurretik jende asko doa, atzetik ere zenbait bai. Izerditan blai nago eta bihotz-taupadak entzuten ditut, tekno erritmo bizienean baino azkarrago. Are gehiago moteldu dut pausoa, aldapa ez da gutxitzen eta gaina urrun dago oraindik. Badator Edu atzetik, indartsu demonio. Parera ailegatzean pasatzen utzi diot, eta ostiraleko garagardoak etorri zaizkit burura, lo gutxi egindako gaua, afariko bokata eskas hura... Aitzakiak aitzakien ostean... Inbidiaz begiratu diot Izarraren pausajeari: “Hori da sasoia, hori”! Ea horrela nagoen urte batzuk barru”... Halako batean, haize-errota handia agertu da paretaren bukaeran. Nork esan behar zidan niri halako poza hartuko nuela, zer eta mendi erdian halako tramankulu zantarra ikustean? Ba bai, aitortzen dut: poztu egin naiz: “akabo aldapatzarra”, esan nahi zuelako. Oizera 12:00ak aldean iritsi gara. Zerbait jan eta beherako bideari ekin diogu, lekutan baitago handik Eguarbitza. Kilometro asko dira, eta egonda ez dira egiten. Taldeko batek orkatila bihurritu du, eta handitu egin zaio, minez doa mendian behera. Pauso bakoitza sufrimen... Zengotita auzoan erretiratu da zenbait mendizale. Besteok handik Santa Marina baselizara abiatu gara, pista itsusi batean zehar. Luze egiten da, eta taldea jakitun da oraindik eguneko zatirik gogorrena falta dela: Eguarbitza. Bazkari legea ermita inguruan egin, eta Aixolako urtegirantz abiatu gara. Zengotitatik nekatuta nator. Oinak minduta dauzkat, eta hanka azpiak bizi-bizi, babak egosten ari direla dirudi. Neure buruarekin borrokan dihardut, handia baita presatik zuzenean behera jaisteko tentazioa. “Baina Eguarbitza igo gabe”? “Gero ez diozu zeure buruari barkatuko”. “Eta zer galdu zaizu ba Eguarbitzan”?
Konturatzerako urtegia behean utzi eta aldapan gora noa. Buruak pauso azkarragoa eraman nahi du, gorputzak ezin, ordea. Kosta egiten zait erritmoa hartzea, indartsuenak aurrerago doaz, eta beti ikusten ditut tarte berean. Bakoitza bere lekuan lagatzen du aldapak: berriro bihotz-taupada azkarrak, arnasa estua, baina Oizko horman baino askoz neke handiagoa. Neke fisikoa, eta psikologikoa: “Noiz bukatuko da maldatzar hau?” Irune eta biok antzerako martxan igo gara, bost metroko tartean, elkar animatuz. Eskertzen da sufritzen dugunean, norbait inguruan izatea, horixe baietz. Porlanezko pista zeharkatu eta mendi-bidean sartu gara. Han urrunean, ezkerretan tontorra ikusten da. Hanka batak kostata pasatzen du bestea, igoeretan ez naiz gelditu zalea, baina gora orduko geratu egin behar izan dut pare bat aldiz atseden hartzeko. Azkenean, ondo kostata iritsi naiz Hirugarren txikira ere. Izugarri eskertu ditut bertan zeudenen animo hitzak. Oso nekatuta heldu naiz, baina oso pozik era berean. Arratsaldeko bostak jota, Urkora eta Oizera begira jarri naiz. “Jode, Mikel... Serio? Benetan ari al haiz”? “Lortu dek hau egitea ere”! Ondoren, beherako bidea hartu dugu giro paregabean. Egun osoan zehar izan ditugu lagun eguraldia eta umore ona, eta horrek asko errazten du mendian ibiltzea. Hiru Txikiak egin osteko kañak Zugaitz tabernan hartu ditugu, eta umoreak hobera egin du tragoz trago.
Incluimos como curiosidad foto y vídeo de la primera edición de la salida, mayo de 2013, ¡con nieve en las cimas de de Oiz y Eguarbitza! Como cambian las cosas…
No hay comentarios:
Publicar un comentario