2024/02/19

LEKUNBERRI/ALBI - LIZARRUSTI IBILBIDEA

 

LEKUNBERRI/ALBI -LIZARRUSTI IBILBIDEA

    Larunbatean 52 mendizalek irteera ederra egin genuen Aralar mendigunean barrena,  bi ibilbide ezberdinetan.

    Batzuk Albiko aparkalekutik abiatuta (San Migeletik gertu) , laino artean Beloki tontorrera igo ginen . Handik Igaratzara hamaiketakoa egiteko eta  ondoren Enirioko zelaietara jaisteko. Beranduago Uiduiko saroi politean bazkaldu ondoren, Jentilarriko trikuharriaren ondoan argazkia egin eta Lareoko urtegira jeitsi  ginen .
 Lizarrustiko mendatean amaitu genuen  ibilbide paregabea, Gipuzkoa eta Nafarroa arteko mugan, 23 kilometro egin  ondoren.

    Beste batzuk, berriz, Lekunberritik irten eta Irumugarrietako gailurrera igo ziren. Handik, Igaratzarako norabidean zelaia amaigabeak  zeharkatuz , Putxerriko gailurrera iritsi ziren. Lizarrustiko mendatera jaitsi eta EHZ Euskal Herriko Zeharkaldiaren 10. etapa amaitu zuten.




























    El sábado realizamos una preciosa salida por el  macizo de Aralar, un total de 52 montañeros/as en dos rutas diferentes.

    Unos partiendo desde el parking de Albi , cerca de San Miguel , para subir entre la niebla al pico Beloki . Desde allí a Igaratza para posteriormente bajar a las campas de Enirio. Después de comer en la bonita majada de Uidui junto al dolmen de Jentilarri nos dirigimos al embalse de Lareo ,  para terminar en el puerto de Lizarrusti, que hace frontera entre Gipuzkoa y Nafarroa después de cerca de 23 kilometros.

    Otros,  saliendo de Lekunberri para llegar a los rasos de Aralar y ascender a la cumbre de Irumugarrieta. Desde alli dirección Igaratza para posteriormente  alcanzar la cumbre de Putxerri. Sólo quedaba descender al puerto de Lizarrusti, culminando la etapa N°10 de la EHZ Euskal Herriko Zeharkaldia













No hay comentarios: