2026/05/19

ORIENTAZIO JOKOA FAMILIENTZAT

 ORIENTAZIO JOKOA FAMILIENTZAT


Maiatzaren hamaseian, larunbata, eguraldi kaskarra izan arren hirurogeita hamar ume inguru  eta beste horrenbeste nagusi elkartu ziren familientzat antolatutako orientazio jokoan parte hartzeko; guztira 140 lagun.

Partaideak  Ultzamako zelaian hogeita sei taldetan banatu ziren eta talde bakoitzeko arduradunei azalpen guztiak eman zitzaizkien.   Mapa eta iparorratza banatu  eta Artarrai mendiaren inguruan  aurkitu beharreko puntuak zein instrukzioak jaso zituzten.

Ondoren gora eta behera han ibili ziren erronka era bikainean eta giro paregabean burutu nahian.

Bukaeran, partaideei Artarraiko motxilatxo gorri bat eta boligrafo-linterna bat oparitu zitzaien oroigarri bezala.

Ekintza hau mendiko orientazioan zaletzeko jardunaldi bat izan zen, mapak, iparrorratzak eta balizak erabiliz, parte-hartze aktiboa, ikaskuntza eta ingurune naturalarekiko errespetua sustatzeko.

Horrelako ekimenek, jarduera fisikoa sustatzeaz gain,  ingurumen-balioak transmititzeko balio dute.


ESKERRIK ASKO GUZTIOI ZUEN PARTAIDETZAGATIK.



















A pesar del mal tiempo previsto, unas 140 personas, entre niñ@s y adult@s, participaron en un juego de orientación familiar celebrado en  las laderas de Ultzama y  Artarrai.

 L@s asistentes, organizad@s en 26 equipos, utilizaron mapas y brújulas para completar distintas pruebas en el entorno natural. 

La jornada fomentó la actividad física, el aprendizaje de la orientación en montaña y el respeto por el medio ambiente, y finalizó con la entrega de pequeños obsequios a l@s participantes.

GRACIAS A TOD@S POR VUESTRA PARTICIPACIÓN





No hay comentarios: