2006/02/17

Otsailak 26: Mendaur

Bueno, bueno, bueno... elurrak eta elur-ondokoak zirela eta, Castro Valerarako azken irteera bertan behera utzi behar izan genuen . Ez pentsa ahalegindu ez ginenik, ez, ez... juxtu asteburu horretan bota zuen elurrak gure kaleak guztiz zuriz jantzi zituen eta hobe kotxea ez hartzea, ez alabaina!!!. Dena dela, irteera hori beste sasoi batean egiteko aukerak tinko dirau eta hor gabiltza horrekin buruan bueltaka.
Baina denbora aurrera doa eta hil honen amaierako proposatu genuen irteera lantzen hasita gaude. Nafarroako Ituren herritik gorago dagoen Mendaur mendira joko dugu. Zehaztasunak zehaztu ahala zehaztuko dizkizuegu zehatz. Birtatean hona hemen argibide batzuk:
.

Helmuga: Mendaur (Nafarroa)

Eguna: otsailaren 26

Irteera ordua: goizeko 8:00etan

Irteera lekua: Patxi plazan

Garraioa: kotxetan moldatuko gara.

Besterik: joateko asmoa baduzue etor zaitezte Artarrira (izena emanda kotxeena hobeto antolatuko dugu eta)

.

Bestelako informazioa:

http://www.geocities.com/ostadar.geo/o941106_e.htm http://www.geocities.com/ostadar.geo/o941106_g.htm http://www.alpino-tabira.org/salidas/a00_01_02/mendaur.html http://em.luberri.net/mendi/Mendaur http://www.retena.es/personales/xarlesg/pub/id289.htm

2006/01/23

Landakoko errokodromo berria

Landakoko errokodromoan —IV. mailatik 7b-ra batzen du— berrizte lanak egin dituzte eta, joan den astean, inauguratu zen. Boulder berria jarri dute eta makina kardiobaskular batzuk ere ipiniko dituzte, bestelako hobetze lanen artean. Horrez gain, jakinarazi dutenez, larunbat eta igandeetan ere hasi dira zabaltzen azpiegitura. Lanetan 28.250 euro inbertidu dituzte. Iaz, bataz bestean, 216 erabiltzaile izan ziren —2004an, berriz, 54—. Eta 2006an, 250 erabiltzailera heltzea nahi dute.

2006/01/10

Urtarrilak 29: Castro Valnera

Jan ta jan egin ostean, berriro ere Artarraik zabaldu egingo du 2006ko egutegia. Urtarrilaren azkeneko egunetan Cantabria aldera joko dugu Castro Valnera mendi aldera. Betiko moduan domekan Patxi plazan elkartu eta hara joko dugu. Puntual-puntual goizeko 7:30etan gelditu eta bokadillo eta guztiz aurrera!!
Egingo dugunaren berri zehatzago izateko, hona hemen informazioa. Dena den, dagoeneko gidari bikaina izango dugu eta bera denetaz arduratuko da (betiko moduan kar-kar-kar):
Oharra: joateko asmoa baduzue, eman izena.

2006/01/02

Urteberri on!!!

Aizkorri puntan urteari amaiera eman genion. Ermuan euriak mara-mara ziharduen artean Arantzazu aldean eguraldiak eutsi egin zuen. Euri barik egin genuen igoera, Urbiatik aurrera lainoak dena estali zuen, hala ere, hori ez genuen oztopo izan puntan txanpainez txin-txin egiteko. Kanpoan hotz, barruan bero.

Urteberri on!!

2005/12/27

Urtarrilak 1: Urko

Urteari hasiera emateko paraje hauetan ohitura den legez, jende andanak igotzen du Urkora, Eibartik, Mallabitik, Markinatik eta zelan ez Ermutik. Bertan, urteari hasiera emateko txanpainaz egiten da txin-txin.
Hara joateko hitzordurik ez dugu jarri, norbera, ajeak lagatzen dion neurrian, ohetik altxa eta joan dadila gora!!! bidean elkar ikusiko dugu.
Urtebarrion!!!
Urkora igotzeko:

2005/12/23

Gabonetan Mont Blanc

Gabonetan ditugun egunak aprobetxatuz, aurten, estraineko aldiz Artarraiko mendi taldeak Alpetara joko du urteberri eguna ospatzeko. Aurreikusitako gailurren artean Mont Blanc dugu helburu, hori bai, beti eguraldiak laguntzen baldin badigu.Izena ematea eta informazio gehiago nahi izanez gero zatoz abenduaren 28an Artarraiko lokalera (Ermuko liburutegiko goiko solairua) eta behar beste informazioa emango dizugu.
Oharra: plaza mugatuak izango dira.

2005/12/07

Gorbeia (2005eko abendua)

Argazki batek (eta zer esanik bi argazkik) hamaika berba baino gehiago balio duelako:

2005/12/02

Abenduko berriak (2005)

a) Domeka honetan Abenduak 4 Nora: Gorbeia. Ordua: 8:00etan Batzeko lekua: Sallabenteko autopista Informazio gehiago: Jabi, Juan eta Noñin. b) Eibarren: El montañero alavés Juanito Oiarzabal acudirá a Eibar el próximo 13 de diciembre para tomar parte en el ciclo de conferencias 'Martitzenetan berbetan' que tendrá lugar en Portalea. El alpinista vitoriano, aunque de origen eibarrés, presentará en la Casa de Cultura de Eibar un trabajo audiovisual sobre una de sus ascensiones. El eje central de la conferencia será la subida al K2 y en el acto se podrán ver imágenes de esta expedición comentadas por el propio Juanito Oiarzabal. La charla, de acceso gratuito, dará comienzo a las 19.30 horas, y en ella el montañero alavés contará su experiencia como de ascensiones a 'ochomiles'. Juanito Oiarzabal es uno de los alpinistas del mundo que ha pisado más cimas por encima de los ocho mil metros. Oiarzabal ha acudido también en otras ocasiones a Eibar . c) Abenduaren 31an. Oñati aldean urtero egiten den legez, Aizkorrin urte zaharrari agur esaten zaio. Ermutik, badira lagunak hara joango direnak. Goizeko 8:00etan irtengo dute. Informazio gehiago eta izena ematea Artarriko lokalean, hau da, liburutegiko goiko solairuan ostegunetan 7:30etatik 8:30etara.

2005/11/30

Gabonetako otsara

Olentzeroari aurre hartuz, gabonetako oparia jaso nahi baduzu idatzi email bat artarraimt@hotmail.com -era eta segiduan jasoko duzu. Ondo izan

2005/11/28

Aiako Harriak (2005eko azaroa)

Ilun, euritsu eta hotz izan dugu goizeko hitzordua. Aurreko egunetan botatako elurra ikusita eztabaidan aritu gara zer egin, nora joan... azkenean egutegian zegoenari kasu eginez, Oiartzunera joan gara, eguraldi eskasari aurre eginez. Oiartzunera ordubeteko bidaiaren ostean kotxea aparkatu eta bederatziak eta laurdenetan bideari ekin diogu. Guardasola lagun, Arditurriko meategitik igo eta Aiako harrietara abiatu gara. Zenbat eta gorago, orduan eta euri eta laino handiago. Leporaino heltzean haizeak eta eguraldiak zeukan itxura txarra ikusita, puntara barik, eskumatik Aritxulegiko aterpera jaistea erabaki dugu. Ederto jarri dute aterpea, epel. Bertan indarrak hartu eta errepide nagusitik baino beheratxoago markatutako bideskatik abaitu gara berriro ere kotxetara jaisteko. Ordubietan kafe beroa hartzen ari ginen.

Partaide kopurua: bost Irteera ordua: 8:00 (Ermua) / 9:15 (Oiartzun) Amaiera ordua: 14:00 Eguraldia: oso txarra.