Laster hasiko diren Teresa Murga eraikina berritzeko lanak direla eta, gure tramankuluak lekuz aldatu beharrean gaude, hori dela eta egokituko diguten lokal berria ezagutzeko zein tramakuluak mugitzeko oraingo ostegunean egin beharreko batzarrera etortzea eskertuko genieke bazkide guztiei.
2006/05/31
2006/05/19
Altxa, segi, gora, ieeepp!!! Berbalagun
Oraingo domekan Ermuan martxan den Berbalagun egitasmoaren barruan Egoarbitzarako irteera antolatu dute. Irteera goizeko 9:30etan abiatuko da Patxi plazatik, bertan euskaraz aritzeko asmoz Berbalagun proiektuan parte hartzen duten lagunak batuko dira, baina deialdi zabala da eta parte-hartzea eskertu egingo da. Asmoa mendia egiteaz gain euskaraz aritzea da: ondo edo trakets, solte edo estu, asko edo gutxi... baina euskaraz. Mendiaz gozatzeaz gain euskara aritu gura baduzue badakizue non duzue hurrengo hitzordua.
Antolatzaileak: Udal euskaltegia, Kaltxango Aek euskaltegia eta Euskal Birusa.
Kanoietan behera
Eguraldi onaz batera, erreketako urek maila polita hartzen dute eta aukera ematen digute hortik barrena ibiltzeko. Urtero-urtero Guarako herriak bete egiten dira zaletasun hau duen jendeaz. Horien artean Artarraikook ere egiten diegu bisita paraje hauetan diren kanoi izugarrei. Aurten, ihesaldia ekainaren 17-18ko asteburuan egingo dugu, joateko asmorik baduzu eta federatua bazara, emaiguzu horren berri, hamar eguneko epean izen-ematea itxiko dugu eta.
2006/05/16
Monte Perdido iparraldetik
Esanda geneukan maiatzaren 27-28an Monte Perdido iparraldeko aldetik joateko asmoa badugula. Behar duzuen informazioa ohiko lekuan eta orduan jasotzeaz gain, hona hemen interesgarri iruditzen zaizkigun hiru helbide:
http://www.cmayud.com/monte_perdido_2002.htm
http://erda.neozero.net/escalada/pirineos/perdido/perdido.htm
http://maskarell.org/MontePerdido/PortadaMontePerdido.htm
2006/05/09
Patxadaz... hirurak baietz!!!
Ederra egin genuen ibilaldia!!! Hiru egunetan hiru handiak... eta nahiko. Tramakuluak motxilan, hiru ibilaldi polita osatu genituen. Hiruretan eguraldi ona eta umore ona eta hona hemen testigantza: Lehendabiziko argazkia Zalduondo-Aizkorri-Ventafria zatiari dagokio, eta horra hor Aizkorriko puntan ateratako argazkia; bigarren ibilaldia Ventafria-Anboto-Urkiolari dagokio eta argazkian Anbotorik ikusten den paisaia zoragarria dugu; eta azkena, Urkiola-Gorbeia-Muruari dagokio eta horretan punta egin eta gero egin genuen argazkia, aurpegi alaiak eta... hurrengoaren zain.
2006/04/28
Arrapalan!!!
Jasaus, Maria eta Jose!!!
Maiatzerako bi irteera antolatuta izanda ere, hamengo jendea ez da gelditzen, ez, alajaina!!!. Maiatzaren atzetik ekaina dator eta orduantxe ere zenbait irteeren berri eman behar dizuegu. Kontua da, zenbait irteeretako aterpea topatu behar dugula eta komeni zaigula ahalik eta azkarren jakitea zenbat lagun joango garen, lekua hartzeko. Beraz, adi, zer datorren eta eman ezazu izena.
- Batetik, gogoratzea besterik ez, asteburu honetan Hiru handiak (Aizkorritz, Anboto, Gorbea) egin behar ditugula. Irteera goizeko 8:00etan Patxi plazan izango da eta printzipioz dena jarraian, mendian lo egiten, egingo bada ere, badira egunean joan eta etorri egingo dutenak.
- Gero, kresterioetan ibiltzeko ikastarotxo bat egitea pentsatu dugu maiatzareko. Izenak hartu ditugu, baina oraindik ikastaroa emango duen adituak data noiz ipiniko zain gaude.
- Aurreko mezuan ere, komentatu genuen urtarrilean egin ez genuen Castrobalnerara irteera dugula (maiatzaren 13an)
- Maiatzaren 27-28 Monte Perdido iparraldeko aldetik. Mendian ibiltzen den jendearentzako da irteera hau, hau da, sokakin ibiltzen, eskalatzen eta bibak egiten esperientzia dutenetzako.
- Ekainaren 10-11an Valdecebollaserako irteera dugu. Irteera honetan aterpea hartu behar dugu eta imaginatzen duzuenez, ahalik eta azkarren deitu behar dugu lekua hartzeko. Izenak hartzen hasita gaude. Irteera hau baino lehen aurreko ostegunean Yonik irteerako bideo zoragarri bat eskainiko digu, nondik eta nora goazen argiago izan dezagun.
Ez dira makalak, ez, dauzkagun planak eta den-den-dena ostegunetan 7:30etatik 8:30etara liburutegiko goiko solairuan. Zatoz eta gozatu!!!
2006/04/07
Maiatza-tza-tza-tza!!! ein dantza!!!
Ederra datorkigu maiatza, esperoan genuen irteerarik politenetariko baten atarian gaude. Hona hemen gure proposamenak:
Apirilak 29-30 eta Maitzak 1: Hiru handiak burutuko ditugu hiru egunetan, zapatuan Aizkorrira igo, domekan Anbotora eta astelehenean Gorbeiara. Hau dena jarraian egingo dugu. Beraz, gauak nonbait emango ditugu. Dena lotzeko izenak batzen hasiak gara. Beraz, badakizu, Artarraira igo eta behar beste informazioa emango dizugu.
Ibilbidea ikusteko: http://web.jet.es/javier13/hh/hh06/hh06.htm
Maiatzak 13: eguraldi eskaxagatik atzeratu genuen beste irteera dugu Kantabria aldera (Castro Valnera) . Egun batekoa izango da, behar duzun informazioa eta izena ematea betiko legez Artarrain (ostegunetan 7:30etatik 8:30etara)
Bueno, gaztiok, ondo pasa Aste Santua eta laster arte.
2006/04/04
AHT-aren aurkako mendi martxa
Intxortara Abiadura Handiko Trenaren (AHT) aurka lelopean mendi martxan eratu du Durangaldean AHTaren aurka lanean diharduen taldeak, Angiozarkoekin batera. Datorren apirilaren 8rako jarri dute hitzordua 09:00etan Elorrioko plazan; Angiozarren 10:00etan jarri dute plazan baita. Guztiak Intxortan elkartuko dira 13:00 aldera.
2006/03/27
Hiru Erregen mahaia
Asteburua di-da batean joan da. Ostiralean Isabara heltzeaz batera demaseko txaparrada jaso genuen, bildurtzekoa. Lehenago heldu ginenok Liza artepetxean afaldu eta eguraldiari begira ohera joan ginen. Hurrengo eguna alaitsu esnatu zen, euririk ez eta eguraldi ona egingo zuela ematen zuen. Gosaldu eta gero, zortzi eta erdiak aldean, Lizatik gora Hiru Errengeen mahaira abiatu ginen. Behetik ikusita ez zuen ematen elurtza handirik egongo zenik, baina gora jo ahala elur geruza gero eta handiagoa zen.
Eskerrak hemeretzi lagun joan ginela eta denon artean (batzuk beste batzuk baino gehiago) bidea egin genuela, gu giñen lehenak.
Eskerrak hemeretzi lagun joan ginela eta denon artean (batzuk beste batzuk baino gehiago) bidea egin genuela, gu giñen lehenak. Gure alboan raketero batzuk eta besterik ez. Hiru Erregeen mahaiako goiko lepoan ginela, haitza genuen azken txanpa eta benetan ez zen gozoa, igotzea tira... baina jaisteko orduan arazoak egongo ziren. Sokarik ez genuen eta soilik batzuk igo zuten goiko tontorreraino. Ausarteenak, besteok euren zain geundela hamarretakoari ekin genion, zahato eta guztiz!!.
Lagunak tontorretik jaitsi zirenean, tipa-tapa behera egin genuen, eguraldi ona... ta oraindik batzuek indarra zutenez, Petretxemara igotzea erabaki zuten, hori bai indarra. Pena urik ez geneukala, baina batek gordetako tanta batzuekin egin genuen joan-etorria.
Aterpetxera heldutakoan, nekea, erredurak, egarria.... eta dutxa eta garagardoa, hau atsedena hau!!
Igandean, hanka luzatu nahian, beste bueltatxo bat eman genuen Lizako aterpetik gora, pagadi baten barnean eta elurren artean. Polita. Sarrioak ikusi genituen, paisaia eta berriro ere behera, Zurizako aterpetxean bazkaria enkargatuta geneukan eta.
2006/03/22
Himalayan Iñurrategi anaiek ateratako argazki bildumaren erakusketa
Kultura sailak Iñurrategi anaiek Himalayara egindako espedizioetan ateratako argazkien bilduma Ermura ekarri du eta erakusketa antolatu du Teresa Murga eraikinaren beheko aldean. Bilduma ‘Hire Himalaya’ titulatzen da eta material hori izen berberarekin eta BBK fundazioaren laguntzarekin argitaratutako liburuaren oinarri da.
‘Hire Himalaya’ anaiek elkarrekin egindako azken zazpi tontorren agiri eta lekukoa da. Iñurrategitarrek zortzi mila metrotik gora duten munduko hamalau mendiak igotzeko ametza zuten, Himalaya zale guztiek bezala. Azkenean, bietako batek lortu izan du helburu hori.
Erakusketa Ermuan izango da datorren 30era arte. Erakusketa gela zabalik dago arratsaldeko 6etatik 8etara lanegunetan eta goizeko 10etatik ordu 1era larunbat eta jai egunetan. Sarrera doan da.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
