2025/04/27
GENEVILLA - IOAR - NAZAR
2025/04/25
SIERRA DE FRANCIA
Hemos abierto las inscripciones para la salida de BTT de Sierra de Francia (Salamanca) . Este año, hemos abierto la posibilidad de hacerlo también a pie, aunque nos gustaría mantener la salida de bicicleta como actividad principal.
2025/04/13
LIZARRUSTI – SARASTARRI - ATAUN
Larunbatean ilusio handiz Lizarrustiko mendatera hurbildu ginen, baina hasiera nahasia izan genuen: trafiko arazoak errepide estuan , autobusak aurrera egin ezina eta gure lagunaren zorigaitzeko istripua. Espero dugu lehenbaitlehen sendatu eta Txispas berriz gurekin mendian izatea.
Harrian zulatutako bide polit batetik , Lareoko urtegira iritsi ginen eta ondoren pagadian gora Sarastarriko haitzuloraino. Barruan, arrastaka lurrean zehar ibiliz kobazuloa ondo arakatu genuen: galeria ezberdinak, lakutxoa etabar.
Handik Sarastarriko gailurreraino jarraitu genuen. Kareharriz eta pagoz betetako tontorretik Aralarko mendiak aurrez aurre ikusi genituen: Txindoki, Ganbo , Hirumugarrieta ...
Altuerarik galdu gabe, Agaotzeko gailurrera iritsi ginen , eta han, zerbait jan eta gero pinudian behera Atauneraino jaitsiera luzeari ekin genion, San Martin auzora iritsi arte.
Indarrak berreskuratu ondoren, Sara ibilbidean zehar Joxemiel Barandiaran bizi izan zen etxea eta museoa ikusi genituen eta Ataungo San Gregorio auzoan ibilbidea amaitutzat eman genuen