2025/05/19

URKO ARGIZTATU: mila esker guztioi!

 


Ez zen inola ere helburu erraza, erronka handia jarri genion gure buruei.

Ahalik eta mendizale gehien  tontorrean elkartu  eta linternen laguntzaz Urko argiztatzea genuen helburu.

Hala ere, 175 pertsona joan ziren iluntziko 20:00etatik aurrera maldan gora.
Zoritxarrez, laino iraunkorrak ez zigun argazki desiratua ateratzen utzi, baina giroa ezin hobea izan zen tontorrean.

Zin dagizuegu: beste egun batean berriro saiatuko gara!


Eskerrik asko bihotz-bihotzez!

Gaur, lainoak ez digu tontorreko argia ikusten utzi, baina zuen presentziarekin eta euskararekiko duzuen konpromisoarekin Urkok distira egin du.
 Bihotzez eskertu nahi dizuegu igoera berezi honetan parte hartu duzuen guztioi.
Elkarrekin igo gara, urratsez urrats, euskararen aldeko bidea eginez, eta egia esan, gaurko argazkirik ederrena ez da kameretan geratu,  guztion oroitzapenetan baizik.
 Argazkia  ez da atera guk nahi genuen moduan, baina mezua argi geratu da: elkarrekin jarduten dugunean, euskarak gora/aurrera egiten du "laino" gaizto,  beltz eta ilun  guztien gainetik.









No era un objetivo fácil, puesto que nos planteamos  dentro de las actividades de EUSKARALDIA iluminar la cima de Urko con un elevado número de montañer@s con frontales y linternas y obtener a distancia  una bonita foto de ello.

Aun así 175 personas dieron su nombre y se dirigieron a la cumbre de Urko a partir de  las 20:00 horas como puede verse en la foto adjunta.

Desgraciadamente la niebla  persistente no nos permitió sacar la deseada foto pero el ambiente fue inmejorable. MILA ESKER GUZTIOI!






No hay comentarios: