2006/06/26

Garmo Negro, ekaitzetik ihesi

San Juanetan eguraldi eskaxa izanda ere, Hoz de Jaca aldean larunbata libratu ahal izan genuen eta aurreikusita moduan, Garmo Negroko tontorra garaitu ahal izan genuen. Hona hemen, tontorra eta jaitsierako argazki pare bat.

2006/06/19

Uaaaaaaaaahhhhhhhhhh!!!!!!!!!!!

Planak ezin dira egin, buruan duzu gauza bat eta hori egiteko unea heltzen denean aldatu beharra izaten da maiz. Hori zen guri pasatu zitzaiguna, buruan gauza bat izan eta eguna lainotsu altxatu zenez, planak aldatu behar izan genituen. Baina beti dago aurre egiteko aukera eta Guaran zeresanik ez!!! mila aukera. Zapatuan, goizean goiz, Formiga kanoia egin genuen, gero Gorgonchón ospetsua eta eguna amaitzeko, 12 metro inguru dituen Bierge presatik egin genuen jausi. Domekan, berriz, ura eta neoprenoak alde batera lagata, kanoi sikuak egin genituen: Basender eta Portiacha... Hau guztia nahikoa gure adreladina botatzeko, bai!!!
Zintzilikatutako argazkiez gain, eskumaldean barrankismori buruzko lasterbide berri bat sartu dugu. Honen inguruan jakin-mina baduzu sartu bertan.

2006/06/12

Palentzia aldea

Asteburu honetan Palentzia aldean egin ditugun irteeren argazkiak dituzue: batetik Peña Prieta eta jaitsieraren momentu bat; eta beste aldetik, Valdecebollas tontorra.

2006/06/07

Artarraiko lokal berria

Aurreko mezuan esan genuen legez, Artarraik pasa den astean lokal berri batera pasatu beharra zuen. Lokal berri hori bestearen ondo-ondoan dago eta handitxoagoa da. Lokal hori lehen konpartitzen genuen herriko beste zenbait taldeekin konpartituko dugu (Xake taldea, alkoholiko anonimoak, guraso bakarreko familiak...) Bihar, batzerrera etortzea eskatuko genizueke, lokal berri hori ikusteko eta leku zaharrean dugun materiala (armairuak-eta) lekuz aldatzeko.