2024/02/19

LEKUNBERRI/ALBI - LIZARRUSTI IBILBIDEA

 

LEKUNBERRI/ALBI -LIZARRUSTI IBILBIDEA

    Larunbatean 52 mendizalek irteera ederra egin genuen Aralar mendigunean barrena,  bi ibilbide ezberdinetan.

    Batzuk Albiko aparkalekutik abiatuta (San Migeletik gertu) , laino artean Beloki tontorrera igo ginen . Handik Igaratzara hamaiketakoa egiteko eta  ondoren Enirioko zelaietara jaisteko. Beranduago Uiduiko saroi politean bazkaldu ondoren, Jentilarriko trikuharriaren ondoan argazkia egin eta Lareoko urtegira jeitsi  ginen .
 Lizarrustiko mendatean amaitu genuen  ibilbide paregabea, Gipuzkoa eta Nafarroa arteko mugan, 23 kilometro egin  ondoren.

    Beste batzuk, berriz, Lekunberritik irten eta Irumugarrietako gailurrera igo ziren. Handik, Igaratzarako norabidean zelaia amaigabeak  zeharkatuz , Putxerriko gailurrera iritsi ziren. Lizarrustiko mendatera jaitsi eta EHZ Euskal Herriko Zeharkaldiaren 10. etapa amaitu zuten.




























    El sábado realizamos una preciosa salida por el  macizo de Aralar, un total de 52 montañeros/as en dos rutas diferentes.

    Unos partiendo desde el parking de Albi , cerca de San Miguel , para subir entre la niebla al pico Beloki . Desde allí a Igaratza para posteriormente bajar a las campas de Enirio. Después de comer en la bonita majada de Uidui junto al dolmen de Jentilarri nos dirigimos al embalse de Lareo ,  para terminar en el puerto de Lizarrusti, que hace frontera entre Gipuzkoa y Nafarroa después de cerca de 23 kilometros.

    Otros,  saliendo de Lekunberri para llegar a los rasos de Aralar y ascender a la cumbre de Irumugarrieta. Desde alli dirección Igaratza para posteriormente  alcanzar la cumbre de Putxerri. Sólo quedaba descender al puerto de Lizarrusti, culminando la etapa N°10 de la EHZ Euskal Herriko Zeharkaldia













2024/02/05

ZUHAITZ EGUNA 2024

 

Aurten ere Zuhaitz Egun arrakastatsua  izan dugu.



Otsailaren 4an igandean Artarrai mendi taldeak hamahirugarren Zuhaitz Eguna antolatu zuen. Goizeko 10:00etan plazan elkartu ginen.

Mendizaleak eta natura babestu nahi dugunak (ume, gazte zein heldu) bat egin genuen Joxion , Sallabente auzoaren gainean, 400 zuhaitz inguru landatzeko. Gehienak pagoak izan ziren, baina haritzak, intxaurrondoak, gereziondoak, hurritzak eta urkiak ere landatu ziren.

Ekintza honen bidez ARTARRAIk zuhaitzek gizadiarentzat duten garrantzia nabarmendu eta natur guneak babestu beharraz herritarrak , ( umeak batez ere) kontzientziatu nahi ditu.

Kontuan izan behar dugu basoek gure planetan duten eragina, besteak beste: CO2-aren isurketen aurka, negutegi efektuaren eraginean, basamortutze prozesuan, bioaniztasunari eustean, ur eta airearen kalitatearen kontrolean ….

*********************



El pasado domingo 4 de febrero se celebró la decimotercera  edición del Zuhaitz Eguna-Día del árbol organizado por el club de montaña Artarrai de Ermua. Salimos a las 10:00 de la plaza.

Los amantes de la naturaleza (adultos, niños/as) y montañeros/as se acercaron hasta las campas de Joxio (encima de San Lorenzo) para plantar cerca de 400 árboles autóctonos (mayoritariamente hayas, pero también robles, abedules, nogales, avellanos, cerezos y laurel). 

Con esta actividad ARTARRAI pretende recalcar la importancia que tienen los árboles para la humanidad y la necesidad de proteger y conservar los espacios naturales; implicando para ello a los niños/as en la tarea de conservar y mejorar nuestro medio natural. 

No podemos olvidar la importancia de los bosques y la trascendencia de las masas arboladas en procesos tan vitales como el control del CO2, la disminución del efecto invernadero, la conservación de la biodiversidad, el control de la erosión de los suelos, control de la calidad del aire o de las aguas... 









2024/02/04

MAÑARIA-URKIOLA-SAIBI-IZOZTEGI-ERRIALTABASO-MAÑARIA

 




Atzo mendi txango polit bat egin genuen Mañariatik irtenda  eta herri berean bukatuta. Urkiolako gurutzetara igo,  eta handik Saibiko gailurrera iritsi ginen. Hodei-itsaso ederrez gozatu ahal izan genuen , Gorbeia, Anboto eta Gorobel mendilerroarekin, aurrez aurre.

Gero, Iturriotzeraino jeitsi eta Eskubaratzeko zelaietara joan ginen. Han, Izoztegiko gailurra eta neberazarra daude.
Hain gertu geundela, Eskubaratz tontor arrokatsura igotzera animatu ginen.
 Azkenik, pista jarraituz Mañariaraino jeitsi ginen.




Saibi tontorra





Izoztegi


Saibi

Eskubaratz

Neberazarra




Neberazarra





Ayer realizamos una bonita excursión montañera saliendo de Mañaria para ascender a las cruces de Urkiola. Desde allí alcanzamos la cumbre de Saibi donde pudimos disfrutar de unos preciosos mares de nubes con el Gorbea, Anboto y Sierra Salvada de fondo.

Luego descendimos hasta Iturriotz  para subir hasta las campas de Eskubaratz donde se encuentra la cima de Izoztegi y la neberazarra.

Estando tan cerca nos animamos a subir a la rocosa cima de  Eskubaratz. Finalmente por pista bajamos hasta Mañaria.