Goizeko 06:00etan zaila izaten da jakitea erdi lo ala erdi esna gauden. “Dena hartu ote dut? Hortzetako pasta bai, aldatzeko arropak, makila... Ene! Makila ahaztu... kaka zaharra”! Autobusean lau ordu eta pikuko bidaia eginda ere, kosta egiten da guztiz esnatzea, nahiz eta bi aldiz gosaldu: lehenengoz etxean eta bigarrengoz Reinosa inguruko errepideko taberna galduren batean. Mekanikoki egiten da guztia, automaten antzera, hitz egiteko indar eta gogo gutxirekin: Autobusetik jaitsi, motxila hartu, oinetakoak ongi lotu, eta ohartzerako ibiltzen hasten gara. Horrelaxe egin genuen Lores herrira iritsi ondoren. “Lores? Euskarazko izena? Erdi euskarazkoa”? Erdi lo edo erdi esna dagoenaren burutazio frikiak.
10:00ak ondo jota ibiltzen hasteak ondorio larria izaten du hasieratik: Beroa. Herritik irten eta lehenengo aldapetan gora itogarria zen klima. Hasi eta berehala zorabiatu zen taldekide bat, eta buelta hartu behar izan zuen gidetako batekin batera. Egun osoa Loresen: Ez taberna, ez denda... Ogia ere furgonetan ekartzen dute, pentsa... Nerbioak tenplatzeko leku egokia, inondik ere. Besteok pista maldatsuan gora jarraitu genuen, eta halako batean goi lautada erraldoira iritsi ginen. Zelai zabal amaiezinak, txabola bat edo beste, bakeroak lanari ekin aurretik hamarretakoa egiten, behiak ugari, ardiak barra-barra, orkatzak, azeriak... Bat-batean mendebalde urrunean geunden, Far West-en. Hori bai, hara gora heldu ginenetik, agur beroari.
Salimos a las 6 de la mañana de Ermua, tras 4 horas llegamos al pequeño pueblo de Lores, lugar de comienzo de nuestra aventura por la Montaña Palentina. Para empezar nos encontramos unas buenas cuestas con una temperatura que pasaba factura. Una persona se sintió indispuesta y se bajó con uno de los organizadores a Lores, toda una jornada en un pueblo sin tiendas ni bares, todo tranquilidad. El resto seguimos cuesta arriba, cruzandonos con varios rebaños de animales y sus pastores. Por suerte para nosotros según subiamos la temperatura se hacía más agradable.
Hantxe agertu ginen indio talde handia, behi eta ardien erdi erditik pasatzeko prest, errezeloz hasieran, lasaiago gero, ohartzean Palentziako behiak ere ez zirela gure atzetik erasoan etorriko. Gure Iñigo Jefe Handiak zioenez, derrigor zeharkatu behar genuen lautada hura: “Han dago mendia. Ezkerreko hori Curavacas da, ba hortik begiratu eskumatara eta bigarren tontorra da Lezna”. Lekutan zegoen artean. Nagusi Handiak ongi ezagutzen zuen bidea, eta zalantza uneetan bideko arrastoei jarraitzen zien nondik segi behar genuen jakiteko: “lepo hartara igo, gaina hartu eta tontorrera, hor badago bide moduko bat”. GPS eta horrelakoen beharrik gabe, nahikoa zuen indioaren sena eta jakituria.
leporaino erraz iritsi ginen, handik gora malda handitu egin zen dezente, goragoko beste lautada bateraino ailegatu arte. Tontorra bistan genuen, baina falta zitzaiguna ez zen broma: Sekulako horma puska aurretik, ez oso luzea, baina izugarri gogorra. “Joder, Mikel... Hori jakin izan bahu, mantsoago igoko hintzen honaino”, esan nion neure buruari. Damuek, ordea, ez dute ezertarako balio, sufritu, igo eta kitto! Lurrera begira egin nuen aurrera, pausoz pauso, bihotzaren taupada azkarrak entzuten, aldapa gero eta handiagoan estu. Halako batean gailurrera heltzean, ohartu nintzen parez-pare zegoela Curavacas mitikoa. Bista paregabea zeukan Lezna mendiak. Bere 2.200 metroetatik, Palentziako mendiak eta Picos de Europakoak ere ikusten ziren.
Camino a nuestro objetivo, el pico Lezna, pudimos disfutar de las vistas del majestuoso Curavacas. A la base de Lezna llegamos bien, pero aquí nos llevamos la sorpresa del día, pedazo cuesta, esa que te recuerda que has ido demasiado rápido y que te faltan las fuerzas. Una vez superado el calvario, desde sus 2.200 metros se podía divisar tanto otros montes de la Montaña Palentina como los Picos de Europa.
Poliki-poliki ia denok elkartu ginen Lezna gainean. Bertan bazkaldu genuen, gosari biak ongi erreta baitzeuden ordurako. Ikusmira ederra zegoen, eta marigorringoak, marigorringo pila, gorriak gehienak, baina horiak ere bai banakak: marihoringoak? Motxilan jartzen ziren, besoan, eskuan... Azken horiei beti egiten nien galdera berbera: “Marigorringo, marigorringo, bihar eguzkia ala euria egingo”? Hori galdetu ondoren, atzamarrean gora egin eta hegan hasten bada, esan nahi du hurrengo egunean eguraldi ona egingo duela, eta bestela txarra. Bakar bat ere ez zen joan atzamarrean gora, eta hori kezkatzekoa zen oso igandera begira.
Jaitsiera luze egin zitzaigun, oso luze. Beherago, igotzeaz paso egin zuten lagunekin bildu ginen txabola batean. Haiei ere luze egin omen zitzaien beherakoa, baina ardoa zeramaten, eta horrek eramangarriago egiten du ibilaldia. Bazirudien herria hartu eta urrunago eraman zutela, joan eta joan eta ezin heldu: “Hau guztiau igo dugu goizean? Serio”? Autobusera iritsi, aldatu eta lo egingo genuen herrira abiatu ginen: San Cebrián de Mudako bisonte artera.
Después de hacer cumbre y con la moral por las nubes decidimos darle un poco de energía al cuerpo, comiendo en la misma cima. Una vez recobradas las energías comenzamos el descenso, juntandonos en una borda con 3 de los compañeros que se retiraron en la cuesta final del Lezna. De aquí hasta Lores por una pista que parecía no acabar nunca.
Una vez en Lores nos reagrupamos el grupo completo y nos dirigimos en autobús a San Cebrián de Mudá, localidad en la que disfrutamos de una fabulosa cena y donde dormimos.
Igandeko txangoaren luzerak eman zuen zeresana: Luzea egin, laburra egin, nahi zuenak bata, nahi zuenak bestea... Azkenean denok motza egitea erabaki zuen gidariak, eta eskerrak! Motza ez baitzen hain motza izan, eta luzeak oso luze joko zuen. Hori bai; oso polita izan zen. Valdecebollas (2.139 m) mendira igo ginen, eta gero handik gainez gain Cueva del Cobreraino jarraitu. Aurreko eguneko nekea nabaritzen zen hanketan, eta motza luze ere egiten da horrelakoetan, baina ibilbide zoragarria egin genuen, mendi gain berde paregabeetan zehar. Kobara sartu ziren batzuk, baina ez barruregi, izan ere, sekulako hotza egiten zuen bertan. Autobusera iritsi, aldatu eta bazkaltzen ari ginela, tximistak eta ekaitzak. Azken batean, marigorringoak ez ziren hain oker ibili, ala bai?
El domingo hubo dudas, hacer la ruta larga o la corta, finalmente se decidió hacer la corta, menos mal, que tampoco era tan corta. Subimos en autobús al alto del Golobar, desde aquí caminata pasando por los 2.139 metros del pico Valdecebollas y luego una larga bajada hasta la Cueva del Cobre, para acabar la marcha en Santa María de Redondo. Para dar por finalizada la jornada montañera nos dimos un homenaje en la Cantina de Salinas de Pisuerga.
No hay comentarios:
Publicar un comentario