2006/04/07

Maiatza-tza-tza-tza!!! ein dantza!!!

Ederra datorkigu maiatza, esperoan genuen irteerarik politenetariko baten atarian gaude. Hona hemen gure proposamenak: Apirilak 29-30 eta Maitzak 1: Hiru handiak burutuko ditugu hiru egunetan, zapatuan Aizkorrira igo, domekan Anbotora eta astelehenean Gorbeiara. Hau dena jarraian egingo dugu. Beraz, gauak nonbait emango ditugu. Dena lotzeko izenak batzen hasiak gara. Beraz, badakizu, Artarraira igo eta behar beste informazioa emango dizugu.
Ibilbidea ikusteko: http://web.jet.es/javier13/hh/hh06/hh06.htm Maiatzak 13: eguraldi eskaxagatik atzeratu genuen beste irteera dugu Kantabria aldera (Castro Valnera) . Egun batekoa izango da, behar duzun informazioa eta izena ematea betiko legez Artarrain (ostegunetan 7:30etatik 8:30etara) Bueno, gaztiok, ondo pasa Aste Santua eta laster arte.

No hay comentarios: