2006/05/19

Altxa, segi, gora, ieeepp!!! Berbalagun

Oraingo domekan Ermuan martxan den Berbalagun egitasmoaren barruan Egoarbitzarako irteera antolatu dute. Irteera goizeko 9:30etan abiatuko da Patxi plazatik, bertan euskaraz aritzeko asmoz Berbalagun proiektuan parte hartzen duten lagunak batuko dira, baina deialdi zabala da eta parte-hartzea eskertu egingo da. Asmoa mendia egiteaz gain euskaraz aritzea da: ondo edo trakets, solte edo estu, asko edo gutxi... baina euskaraz. Mendiaz gozatzeaz gain euskara aritu gura baduzue badakizue non duzue hurrengo hitzordua. Antolatzaileak: Udal euskaltegia, Kaltxango Aek euskaltegia eta Euskal Birusa.