Larunbatean eguna ez zen altxatu oso goxoa, mendi puntetan lainoa eta euri fina tarteka-marteka botatzen bazuen ere, hitzordua betez Patxi plazan 62 lagun bildu ziren Urkora 69 minututan heltzeko asmoz. Denak tipa-tapa gora. Aurten, jendea oso fin ibili dela esan beharra dago, iazko aldean jende asko gehiagok proba irabazteko irrikitan egon da eta. Ia minutu baten tartean partehartzaile gehienak sartu ziren!. Horietariko 42 lagunek, berriz, 69 minutu baino apur bat gutxiago erabili zuten, beraz, guztiak deskalifikaturik izan ziren. Azkenean, bakarrak irabazi behar eta ia fotofinis eta guztiz Jose Antonio Unanue, Txangak irabazi zuen proba 69 minutu eta 3 segundotan.
2010/07/19
Aurten 69... eta hiru segundu!!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario