2012/02/27

Zuhaitz eguna 2012

Bada urtebete Artarraik lehen aldiz zuhaitz eguna ospatu zuena. Orduko hartan 70 pago eta beste 10 zuhaitz landatu ziren eta ekimen polit honetara 100 lagun baino gehiago bildu ziren. Urtebete pasata gero hor jarraitzen dira zuhaitz gehienak, udaberriaren zain euren kimuak ernatzeko.
Mendia eta natura gustuko baduzu, zaindu beharra dago eta denok egin dezakegu zerbait: gaurko hazia, biharko basoa, txoriak, perritxikuak, animaliak, atsedenlekuak, osasuna, garbitasuna, ura... eta bizi kalitatea. Denak gauza onak!.Hau dena gura baduzu eta bide batez, goiz pasa ederra izan, zatoz martxoak 4an, martxoaren lehen igandean, goizeko 10:00etan, Ermuko Patxi plazara eta ez zaizu damutuko, ez zuri ez gure ostean etorriko diren belaunaldi berriei ere.

Aurten landatuko duguna:

  • Pagoak 50 hayas
  • Aritzak 50 robles
  • Urkiak 10 abedules
  • Intxaurrondoak 8 nogales
  • Urrondoak 6 Avellanos
  • Gerizondoak 6 cerezos
  • Erramua 3 laurel

Por segundo año consecutivo Artarrai Mendi Taldea celebrará el Zuhaitz eguna. Tenemos previsto plantar más de cien árboles, más pequeñitos que los del año pasado. Ya lo tenemos todo preparado y te animamos a venir el primer domingo de marzo, el día 4 a las 10:00h a la plaza de Patxi y en un breve paseo y en un par de horas, realizaremos una acción que seguro que las siguientes generaciones nos lo agradecerán.

No hay comentarios: