Maitzaren 28an ,Ermuan, euskararen aldeko jai haundia antolatzen ari gara eta nola ez, Artarrai mendi taldeak ere bertan parte hartuko du.
Guri dagokigunez, arratsaldeko 17:00-20:00 bitartean , plazako frontoiaren ondoko horman , rokodromo eta 35 metroko tirolina bat antolatuko dugu, Inguru Abentura taldeko teknikarien laguntzaz.
Gaur antolaketa lanetan hasi gara , ondoko irudietan ikus dezakezuen bezala.
ANIMA ZAITEZTE ETA ETORRI PLAZARA.
EUSKARAZ MINTZATZEA PLAZERRA IZANGO DA!
No hay comentarios:
Publicar un comentario