Bi bidai desberdin aurkeztu zizkigun:.
Bata bizikletaz Azpeititik Norvegiara, Ipar Lurmuturrera, 7000 km bi zatitan gauzatu zituenak. Zoritxarrez lehenengo bidaian Bruselan bizikleta lapurtu zioten eta bertan behera utzi behar izan zuen bidai. Baina etsipenik gabe denbora gutxira Belgikatik berriz hasi eta helmugaraino iritsi zen, bere ametsa egi bihurtuz. Irrifarrez hainbat kontakizun aipatu zizkigun eta irudi eta bideoetan paisai zoragarriak ikusteko aukera izan genuen.
Bigarren diaporama, berriz, Laponian grabatutakoa izan zen. Beste emakume lagun batekin eskiak eta lerak prestatu eta paisaia txuri eta hotzean, erreka izoztuak zeharkatuz, aterpez aterpe ibilbide paregabea egin zuen. Paraje bakartiak igaro zituzten, gustura gainera, berak dioen bezala , hor kokatua omen baitago "bere Benidorm kuttuna"
No hay comentarios:
Publicar un comentario