San Juanetan eguraldi eskaxa izanda ere, Hoz de Jaca aldean larunbata libratu ahal izan genuen eta aurreikusita moduan, Garmo Negroko tontorra garaitu ahal izan genuen. Hona hemen, tontorra eta jaitsierako argazki pare bat.
2006/06/26
2006/06/19
Uaaaaaaaaahhhhhhhhhh!!!!!!!!!!!
Planak ezin dira egin, buruan duzu gauza bat eta hori egiteko unea heltzen denean aldatu beharra izaten da maiz. Hori zen guri pasatu zitzaiguna, buruan gauza bat izan eta eguna lainotsu altxatu zenez, planak aldatu behar izan genituen. Baina beti dago aurre egiteko aukera eta Guaran zeresanik ez!!! mila aukera. Zapatuan, goizean goiz, Formiga kanoia egin genuen, gero Gorgonchón ospetsua eta eguna amaitzeko, 12 metro inguru dituen Bierge presatik egin genuen jausi. Domekan, berriz, ura eta neoprenoak alde batera lagata, kanoi sikuak egin genituen: Basender eta Portiacha... Hau guztia nahikoa gure adreladina botatzeko, bai!!!

2006/06/16
GARMONEGRO
Ekainaren 24-25ko asteburuan Garmonegro mendira joko dugu. Izen ematea zabalik dago, beraz, adi ibili. Hona hemen tontor honen inguruko informazioa:
http://www.mendiak.net/Pirineos.php?file=Pirineos&func=one&horria=Panticosa.htm http://perso.wanadoo.es/collarada2004/garmonegro/index.htm
http://www.alevinesintrepidos.com/detalleruta.asp?188
http://erda.neozero.net/ascens/asc_send/pirineos/central/inf_garn.htm
http://www.alevinesintrepidos.com/detalleplan.asp?112
...
2006/06/12
Palentzia aldea
2006/06/07
Artarraiko lokal berria
Aurreko mezuan esan genuen legez, Artarraik pasa den astean lokal berri batera pasatu beharra zuen. Lokal berri hori bestearen ondo-ondoan dago eta handitxoagoa da. Lokal hori lehen konpartitzen genuen herriko beste zenbait taldeekin konpartituko dugu (Xake taldea, alkoholiko anonimoak, guraso bakarreko familiak...) Bihar, batzerrera etortzea eskatuko genizueke, lokal berri hori ikusteko eta leku zaharrean dugun materiala (armairuak-eta) lekuz aldatzeko.
2006/05/31
Artarrai leku-aldaketa
Laster hasiko diren Teresa Murga eraikina berritzeko lanak direla eta, gure tramankuluak lekuz aldatu beharrean gaude, hori dela eta egokituko diguten lokal berria ezagutzeko zein tramakuluak mugitzeko oraingo ostegunean egin beharreko batzarrera etortzea eskertuko genieke bazkide guztiei.
2006/05/19
Altxa, segi, gora, ieeepp!!! Berbalagun
Oraingo domekan Ermuan martxan den Berbalagun egitasmoaren barruan Egoarbitzarako irteera antolatu dute. Irteera goizeko 9:30etan abiatuko da Patxi plazatik, bertan euskaraz aritzeko asmoz Berbalagun proiektuan parte hartzen duten lagunak batuko dira, baina deialdi zabala da eta parte-hartzea eskertu egingo da. Asmoa mendia egiteaz gain euskaraz aritzea da: ondo edo trakets, solte edo estu, asko edo gutxi... baina euskaraz. Mendiaz gozatzeaz gain euskara aritu gura baduzue badakizue non duzue hurrengo hitzordua.
Antolatzaileak: Udal euskaltegia, Kaltxango Aek euskaltegia eta Euskal Birusa.
Kanoietan behera
Eguraldi onaz batera, erreketako urek maila polita hartzen dute eta aukera ematen digute hortik barrena ibiltzeko. Urtero-urtero Guarako herriak bete egiten dira zaletasun hau duen jendeaz. Horien artean Artarraikook ere egiten diegu bisita paraje hauetan diren kanoi izugarrei. Aurten, ihesaldia ekainaren 17-18ko asteburuan egingo dugu, joateko asmorik baduzu eta federatua bazara, emaiguzu horren berri, hamar eguneko epean izen-ematea itxiko dugu eta.
2006/05/16
Monte Perdido iparraldetik
Esanda geneukan maiatzaren 27-28an Monte Perdido iparraldeko aldetik joateko asmoa badugula. Behar duzuen informazioa ohiko lekuan eta orduan jasotzeaz gain, hona hemen interesgarri iruditzen zaizkigun hiru helbide:
http://www.cmayud.com/monte_perdido_2002.htm
http://erda.neozero.net/escalada/pirineos/perdido/perdido.htm
http://maskarell.org/MontePerdido/PortadaMontePerdido.htm
2006/05/09
Patxadaz... hirurak baietz!!!
Ederra egin genuen ibilaldia!!! Hiru egunetan hiru handiak... eta nahiko. Tramakuluak motxilan, hiru ibilaldi polita osatu genituen. Hiruretan eguraldi ona eta umore ona eta hona hemen testigantza: Lehendabiziko argazkia Zalduondo-Aizkorri-Ventafria zatiari dagokio, eta horra hor Aizkorriko puntan ateratako argazkia; bigarren ibilaldia Ventafria-Anboto-Urkiolari dagokio eta argazkian Anbotorik ikusten den paisaia zoragarria dugu; eta azkena, Urkiola-Gorbeia-Muruari dagokio eta horretan punta egin eta gero egin genuen argazkia, aurpegi alaiak eta... hurrengoaren zain.



Suscribirse a:
Entradas (Atom)