2011/03/22

Juan San Martin Beka 2011

Eibarko Udalak UEUrekin lankidetzan Juan San Martin ikerketa bekaren X. edizioa kaleratu du. Aurtengo ikerketa esparrua Mendizaletasuna da.

Beka hau unibertsitate ikasketak dituzten ikerlari euskaldunei zuzendua dago. Lana euskaraz garatu behar da eta saria 9.000€koa da. Izena emateko epea irailaren 1ean hasi eta urriaren 11n bukatuko da. Bekaren irabazleak 18 hilabeteko epea izango du aurkeztutako proiektua garatzeko.

Aukera polita da, bai ikasketak bukatu berri dituztenentzat, bai esperientzia luzeagoa edukita egitasmoren bat buruan izanda ere diru-baliabide faltagatik burutu gabe dutenetzat.

Honako web orrietan ere informazio zabala dago: http://www.eibar.net/ eta http://www.eibarko-euskara.com/

No hay comentarios: