2011/06/13

Mendia eta Euskara uztartuz

Zapatu honetan, ekainaren 18an, Berbalaguneko kideek Arrazola-Anboto-Arrazola mendi irteera antolatu dute, goizeko 8:30etan Patxi plazatik abiatuko dira eta 14:30etarako espero dute Ermura bueltatzea. Ibilbide honetan Santa Kruzeko koba ikusteko aukera ere izango da, beraz, anima zaitez eta etorri mendira euskara praktikatzera.
Izena ematea: 639414205 telefonoan edota ermua_berba@aek.org

No hay comentarios: